SPrako ​tranbia 0 csillagozás

Unai Elorriaga Lopez de Letona: SPrako tranbia

Benetako ​harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusia ere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua, izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria, dudarik gabe. Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenak transmititzeko egileak daukan modu berezia, sentimenduez aritzeko estilo fin eta dotore hori. Protagonisten artean solasaldi txinpartatsuak topatuko ditugu, pasadizo xelebreak, erromantizismo samurrez edo sentsualtasun lotsati batez beteriko pasarteak, edo lente distortsionatu batekin ikusiagatik guztiz erreala zaigun egunerokotasun bat. Ohartzekoa da, halaber, obraren umorea: Elorriagak ez du algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, bai istorioari eta pertsonaiei dagokienez, baita hizkuntzari eta idazketari buruz ere, bere langintza ongi ezagutzen duen egilea denez jolasak, paradoxak eta bestelako keinuak tartekatzen baititu Elorriagak, idazle maiteentzako… (tovább)

>!
Elkarlanean, 2009
156 oldal · ASIN: B00KJ9IZ54

Hasonló könyvek címkék alapján

Laura Uruburu: Katigatu ninduzun librea nintzena
Antton Kazabon: Bisera Gorria
Bernardo Atxaga: Obabakoak (baszk)
Eva García Sáenz de Urturi: Vízáldozatok
Bernardo Atxaga: A magányos ember
Ramiro Pinilla: Vak hangyák
Miguel de Unamuno: Don Quijote és Sancho Panza élete
Miguel de Unamuno: Niebla
Miguel de Unamuno: A tragikus életérzés
Eva García Sáenz de Urturi: Die Stille des Todes